Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolariak 1920ko urteetan egindako beirate polikromoa, Abandoko artistak sortu zuenetik Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan zegoena. Artelana birgaituta, aurrerantzean, museoaren esku egongo da eta bertan ikusi ahal izango da, bere bildumara gehituta. Birgaitutako beiratea gaur goizean aurkeztu da prentsaren aurrean, museoan bertan egindako ekitaldian. Museoaren bilduman sartuko den lehendabiziko beiratea izango den hau …
Read More