Ikastaroak doan Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2014ko ira. 16a, 08:00

Txinbotarrak konpartsak, Ibai Arte dantza taldeak eta Zorrotzako musika taldeek antolatuko dituzte aipatutako kurtsoak.

Aukera zabala eskaintzen dute sei musika tresna baino gehiago jotzen ikasteko, batukada, bateria, txalaparta, txistua, gitarra eta alboka. Ikastaro guztiak doan dira, eta urritik aurrera hasiko dira Zorrotzako frontoi azpiko lokaletan.

Izena emateko kulturazorrotza@hotmail.com helbidera idatzi beharra dago. Antolatzaileak eurak dira izena ematen dutenekin harremanetan jarriko direnak infomazio gehiago emateko.