Ibai-Arte dantza taldeak 50 urte beteko ditu euskal dantzak ikasiz, irakatsiz eta plazetara eramanez. Data esanguratsu honen aurrean, ekimen berezi bat prestatuko dute. Hau bihar aurkeztuko da , 19:30ean, Zorrotzako Auzo Etxean.
Bileraren helburua lehengo eta oraingo dantzariak elkartzea da, 2015ean egingo diren jarduerak dinamizatzeko. Zuzendaritza-Batzordeak inoiz Ibai-Arten ibilitako guztiei deitzen die honako ospakizun historiko honetan parte har dezaten.