Fant XXI: Nazioarteko film labur fantastikoak ikusgai egongo dira gaur Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia

Udalaren eskutik, hainbat film labur eta film luze bat eskeinitzen ari dira maiatzean Zorrotzako udaltegian. Film laburrak ostegunetan proiektatzen dituzte 19:30ean, eta film luzea aldiz, hilaren 20an, asteazkena, egongo da ikusgai 19:30ean ere. 

Film laburrak Zinebikluben eta FANTen baitakoak dira eta film luzea, 'A escondidas', German Alcarazuk aurkeztuko du, Zorrotzako auzokidea eta filmeko parte hartzaileak.

Egitaraua

- Maiatzak 7, osteguna. Zinebiklub: Umorezko film laburrak

- Maiatzak 14, osteguna. Zinebiklub: 56. Nazioarteko lehiaketako film laburrak

- Maiatzak 20, asteazkena: 'A escondidas' film luzea, German Alcarazu aktoreak aurkeztuta.

- Maiatzak 21, osteguna. Fant XXI: Euskal film labur fantastikoak.

- Maiatzak 28, osteguna. Fant XXI: Nazioarteko film labur fantastikoak.