Inauteriak 2016

Otsailaren 13an Zorrotza inauterietan murgilduko da

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2016ko urt. 29a, 13:21
Argazkia: zorrotza.org

Bilboko auzo gehienetan bezala, Zorrotzan ere inauteriak ospatuko dituzte. Kasu honetan otsailaren 13an, larunbata, izango dira eta Zorrotzako Taldeen Koordinakundetik, herritarrei mozorroa jantzi eta antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia luzatu diete. 

Zorrotzako inauteriak 2016

Otsailak 13 - Egitaraua

- 16:45. Inauterien jaitsierako izen ematea Zorrotzaganako plazan.

- 17:30. Inauterien jaitsiera Zorrotzaganako plazatik.

- 18:45. Taberna eta denden X.Mozorro Lehiaketaren sari banaketa.

- 19:00. Jaitsieraren sari banaketa eta animazioa Azoka parkean.

- 19:30. Txokolate banaketa.

- 21:00. Txaranga auzotik Emayook taldearen eskutik.

zorrotza.org