uriola.eus

Jaiak "ia-ia prest" Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

"Lanpetuta" ibili da Zorrotzako Jai Batzordea aurtengo egitaraua prestatzen, "atsedenik gabe". Programazioa "ia-ia prest" duela iragarri du. 

Besteak beste, musika kontzertuak aurreratu ditu jai batzordeak. Obus, Josetxu Piperrak eta Hip-Hop Gaueko partaideak dira nabarmentzeko izenak.

Eskerrak eman dizkie batzordeak Zorrotzako tabernari, dendari eta elkarteei, "neurri txikian zein handian, laguntza ekonomikoa emateagatik jaiak errealitate egiteko". Jai batzordeak eskerrak emanez aitortu nahi izan die eginiko "esfortzua". "Ez dugu erakundeen babesik", dio batzordeak, "baina zuen guztien babesa daukagu. Egin dezagun auzoa gurea". 

Irailaren 23an hasi eta urriaren 2ra arte luzatuko dira aurtengo Zorrotzako jaiak. 

 

Zorrotzako Jai Batzordea 

#zorrotzakojaiak16

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa