Frantzian lau urteko espetxe zigorra bete eta gero, azaroaren 26tik aske dago Saul Curto. Larunbatean, hilak 10, ongietorria egingo diote bere auzoan. 13:00etan ekitaldia izango da gaztetxean eta 15:00etan bazkaria. Bazkarirako txartelak salgai daude Askabiden.