BLB Komunikazioa Koop. Elkarteak (Bilboko Uriola atari digitala) uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere. Uriola.eus webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; Bilboko Uriola atariak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. BLB Komunikazioa Koop. Elkarteak Uriola.eus webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.
Lege ohar honek BLB Komunikazioa Koop. Elkarteak – Bilboko Uriola webgunearen lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da: BLB Komunikazioa Koop. Elkartea, 29500647 Kooperatiben Erregistroko inskripzioaren datuak dituena
Informazio orokorra:
BLB Komunikazioa Koop. E.
Ramon y Cajal, 42 behea
48014 Deustua (Bizkaia)
Tel: 94 447 10 42
Posta elektronikoa: bilbokouriola@gmail.com
IFZ: F95539797
Legeria:
Oro har, BLB Komunikazioaren eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak Espainiako legeri eta eskumenpean daude.
Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daiteken edozein gorabehera konpontzeko.
Edukiaren erabilera:
Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, BLB Komunikazioa Koop. E. – Bilboko Uriola atariarekin merkataritza harreman bat hastea. Erakundeak eskubidea du aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.
Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak:
Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak BLB Komunikazioa Koop. Elkartearenak (Bilboko Uriola ataria) dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira BLB Komunikazioa Koop. Elkartearen jabetzakoak. Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago. BLB Komunikazioa Koop. Elkarteak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere. Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita bilbokouriola@gmail.com helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: Bilboko Uriola ataria, Ramon y Cajal, 42 behea Deustua (Bizkaia). Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, BLB Komunikazioa Koop. Elkartea ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.
Loturak (linkak):
Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.
Adingabeak:
Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili gura badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.