Magia lehiaketa eta ikastaroak Otxarkoagako Udaltegian

uriola.eus 2014ko mar. 31a, 17:24
‘Atera barruan duzun magia’ lehiaketa abiatu du Bilboko Udalak 18 urtetik gorako magiazaleei zuzenduta. 200, 150 eta 100 euroko sariak izango dira Bilboko magorik trebeenentzat. Ikasten hasi nahi dutenentzat, berriz, magia ikastaroak ere eskainiko dira Otxarkoagako udaltegian.

Magia lehiaketa magiazale izanda 18 urtetik gora dituen edonork parte har dezake. Magiazaleak dira norbere kontura edo magiako ikastaro, hitzaldi eta elkarteen bidez, eszenatokian magiako trikimailu edo efektu batzuk egiteko nahikoa ezagutza eta praktika duten pertsonak. Talde horren barruan ez dira profesionalak eta erdi-profesionalak sartzen.

Aukeratutakoek maiatzaren 20an, 19:30etan, Otxarkoagako Udaltegian egingo den Galan parte hartuko dute, eta bertan hiru sari banatuko dira parte hartzaile onenen artean.

Lehiaketan parte hartzeko, interesatuek bideo bat bidali behar dute, 2 eta 10 minutu bitartekoa, gutxienez bi trikimailu erakutsiz. Bideo horiek Kultura Barrutik webgunearen bidez bidali beharko dira. Bideoak aurkezteko epa apirilaren 1ean hasi eta 21ean amaituko da.

Magia ikastaroak

Interesa bai baina jakintzarik ez dutenentzat, magia ikastaroak ere eskainiko ditu Otxarkoagako Udaltegiak. Ikastaro hauetan izena emateko epea ere apirilaren 1etik 21era izango da zabalik, bilbao.net webgunearen bidez:

Magia ikastaroa, arte horren ezkutuko zokoak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat. Irakaslea: Imanol Ituiño.
Ikastaro honetan ilusionismoaren oinarrizko hastapenak ikasiko dira. Azkenean kartekin, sokekin eta beste material batzuekin jokoak egiten jakingo duzu. Gogora ekarriko dira magiaren urrezko aroko magoen istorioak eta pasadizoak, ilusionismoa arte bihurtu zutelako. Klase hauen bidez, parte-hartzaileek konfiantza hartuko dute apurka-apurka jendaurrean jarduteko eta hitzaldi bat lantzeko, eta konturatuko dira ilusionismoan amarru guztiak ez direla trebetasuna, eta hitzak eta begiradak haiek bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak direla.
Iraupena: 16 ordu.
Egunak: Maiatzeko astelehenak eta eguaztenak (5a, 7a, 12a, 14a, 19a, 21a, 26a eta 28a).
Ordutegia: 19:30 - 21:30.
Lekua: Otxarkoagako Udaltegia.
Prezioa: 25 €. 

Magia mintegia, arte eszenikoekin lotutako pertsonentzat. Irakaslea: David Blanco.
Mintegi honek eragin magikoaren mundua ekarriko digu. Ilusionismoa tresna bat da eta aktoreek hori erabiltzen ikas dezakete euren prestakuntzaren zati garrantzitsu modura. Ikasleek efektu magiko bat aurkezteko dauden desberdintasun interpretatiboak ikasiko dituzte. Euren ezagutza eszenikoak aprobetxatzeko eta euren aurkezpenak aberasteko gidak jasoko dituzte, antzerkiaren baliabide hau erabilita, bera soilik edo efektu berezi modura erabilita.
Iraupena: 6 ordu.
Egunak: Maiatzaren 27 eta 29a. 
Ordutegia: 19:00 – 22:00.
Lekua: Harrobia Eskena.
Prezioa: 10 €.

 

 Informazio gehiago Kultura Barrutik webgunean, edo egitasmoaren eskuorria jaitsita (PDF)