Koru musika - Udaberriko kontzertua

uriola.eus 2014ko api. 30a, 18:14
Datorren larunbatean, maiatzak 3, 20:00etan, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak (BAE) antolatzen dituen Udaberriko kontzertuetako bat eskainiko da Birginetxeko elizan (Txomin Garat etorbidea 30, Txurdinaga, Bilbo).

Ekitaldi horretan Algortako Itxartu Abesbatzak, Zamudioko Kamara Koralak eta Begoñako Garaizarko Matsorriak hartuko dute parte, honako errepertorioa eskainiz:

Zamudioko Kamara Korala – Zamudio

10 ahots zurik osatzen dute. Zuzendaria: Iratxe Gezuraga Bilbao

Errepertorioa:

Pater noster - Francesc Teixidó Ponce

Hiru euskal doinu - Aita Donostia

Over the rainbow - Harold Arlen

Good news - Davis Azurza

Piel canela - Bobby Capo

 

Itxartu Abesbatza – Algorta

48 ahots mistok osatuta dago. Zuzendaria: Jesus Antruejo

Errepertorioa:

Goizian argi astian - Etxaun Iruri

Maitasun atsekabea - Jesus Guridi

Lascia Ch´io Pianga  -  G.F. Haendel

Can´t help falling in love - C Wist  H. Peretti

Orra or goiko - Fernando Remacha

 

Garaizarko Matsorriak – Begoña (Bilbo)

40 ahots baxu osatzen dute. Zuzendaria: Miren Zubieta Egia

Errepertorioa:

Mahatsaren orpotik - J.Guridi

Suharturik - C. Zumel

Festara - R.Sarriegi

Herribera - B.Lertxundi / L.Ondarra

Mendiri mendi -  S.Salaberri