Otxarkoaga eta Txurdinagan magia nagusituko da ostegunetik aurrera

Magiaren X. topaketak ospatuko dituzte Txurdinagan eta Otxarkoagan maiatzaren 8tik 24ra. Egitarau zabala prestatu dute adin tarte ezberdinei zuzenduta eta sarrerak doakoak izango dira.

 

Egitaraua
Maiatzak 10. 18:00etan. Ugarte plazan, Altrius Magoa: "Magos Arriba".

Maiatzak 12. 17:30ean. Kepa Enbeita plazan. Bizkaiko Magoen eta Ilusionisten Elkartea: "Magia merkataritzara hurbilduz".

Maiatzak 8. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegian: "Ilusioa, Bilboko magiaren dokumentala".

Maiatzak 13. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegian. Perez jaunaren "Ring, ring, ding, dong eta xaboi burbuilak", estreinaldia.

Maiatzak 14. 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegian, Madiber Magoa.

Maiatzak 15. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegian. David Blanco & Asier Kidam: "Double Act Magikoa" saioaren estreinaldia (Euskaraz & Ingelesez).

Maiatzak 16. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegian, "Gala handia, Euskal Herriko eta mundu osoko izarrekin". Partaideak:
- Alfonso Sueskun: Asmakuntza eta trebakuntza sari nazionala
- Perez jauna: Haurrentzako magiaren sari nazionala
- Mago Rebe: Haurrentzako magiaren sari nazionala
- David Blanco: Mentalismoaren sari nazionala
- Juan Mayoral: FISM magia orokorraren lehenengo saria

Maiatzak 20. 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegian. David Blanco: "Magiak ez du adinik" hitzaldi tailerra, 60 urtetik gorakoentzat.

Maiatzak 20. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegian amateurrentzako I. Magia Lehiaketa egingo dute "Atera barruan duzun magia" lelopean.

Maiatzak 22. 18:30ean. Julian Gaiarre Hiribideko tabernan. Bizkaiko Mago eta Ilusionisten elkartea egongo da "Magia merkataritzara hurbilduz".

Maiatzak 23. 18:30ean. Julian Gaiarre kaleko plaza, 9. Cesar Bueno: "Chiquitipuf".

Maiatzak 24. 13:00etan. Julian Gaiarre kaleko plaza, 9. Adrian Conde: "El Gran Braulio".

Maiatzak 23. 17:00h. Txurdinagabarri Egoitzan "Gala magikoa" prestatu dute.

Maiatzak 22. 18:30ean. Garairen Lorategien Plazan, Navarcadabra - Iurgi ilusionista: "Sapristi al aire libre".

Maiatzak 23. Emanaldiak 18.00etatik aurrera eta ordu erdiko iraupenarekin egingo dira (18:00etan gaztelaniaz, 18:45ean euskaraz eta 19:30ean ele bietan). Garairen Lorategia Plazan. Dramagia: "Misterioaren Karpa".

Maiatzak 24. 13:00etan. Garai Lorategia Plazan, Nalua Barco, Angel Leon eta Nika Bitchiashvili "Fakir Handia eta Che Che Band" eskainiko dute.

Maiatzak 24. 19:00ean. Garai Lorategia Plazan. "Erronka", Raul Alegria. Aurkezlea, Pako Revueltas.