Imanol Ituiñoren arabera Bilbo garrantzizko hiria izan zen magiari dagokionez, garrantzia handiko jardunaldiak antolatu ohi ziren, eta baita bilerak eta afari magikoak ere. Horren guztiaren laburpen txiki bat egiteaz gainera, dokumentalarekin jolastu eta tranpari, gezurrari eta zinemari buruz hitz egitea izan du helburu Ituiñok. Izan ere, magia, zinemaren antzera, gezur bat da. Baina oso gezur zoragarria...
‘Ilusioa, Bilboko magiaren dokumentala’ gaur, maiatzak 8, 19:30ean Otxarkoagako udaltegian ikusteko aukera izango da. Sarrera doan izango da.
- Maiatzak 13. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegia. Perez jauna. "Ring, ring, ding, dong eta xaboi burbuilak". ESTREINALDIA. Perez jauna magia saio bat prestatzen ari da, baina behin eta berriz utzi egin behar du lan hori, etengabe eteten baitiote Teresa andreak, Lina Gozoak, Animalotek eta Kikek; azkenik, horiek ere ikuskizunean parte hartzen dute. Ikuskizun interaktibo bat da, antzerkia, magia, txotxongiloak, musika... eta xaboi burbuilak bateratzen dituena.
- Maiatzak 14. 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegia. Madiber Magoa. Otxarkoagako Liburutegiarekin lankidetzan. Magia tailerra 7-13 urteko neska-mutilentzat (euskaraz)
- Maiatzak 15. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegia. David Blanco & Asier Kidam. "Double Act Magikoa" (Euskaraz & Ingelesez). ESTREINALDIA. Ingelesa eta euskara txandakatzen dira magia ikuskizun dibertigarri honetan. Dena hasten da Asier Kidamek liburu magiko bat jasotzen duenean, ingelesez idatzia. Asier gai ez denez han aurkitzen dituen konjuruak deszifratzeko, aspaldiko adiskide bati eskatuko dio laguntza, Mr. White jaunari. Elkar hartuta, misterio asko argituko dituzte, publikoa aho zabalik utziko dutenak. Ele bietan aurkeztuko den ikuskizun honen bitartez, hizkuntzaren oztopoak hautsi eta ikusleak irribarrearen hizkuntza unibertsalaz mintzatuko dira.
- Maiatzak 16. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegia. "GALA HANDIA, EUSKADIKO ETA MUNDU OSOKO IZARREKIN". BERRIKUNTZA
ALFONSO SUESKUN: Asmakuntza eta trebakuntza sari nazionala
PEREZ JAUNA: Haurrentzako magiaren sari nazionala
MAGO REBE: Haurrentzako magiaren sari nazionala
DAVID BLANCO: Mentalismoaren sari nazionala
JUAN MAYORAL: FISM magia orokorraren lehenengo saria
Izarren gala bat. Ibilbide berdingabe bat eskainiko da, magia eszenikoaren alorreko hainbat diziplinetako saridunak erakutsiko dituena eta amaiera ezin hobea eskainiko diguna, munduko txapeldun baten lanaren bitartez. Horiek guztiak gauza batean datoz bat, hain zuzen ere ikuskizunari arrakasta ematen dion osagai batean: ikuslearekiko konplizitatea.
Gala horretan, halaber, ezagutzera emango da hainbat euskaldunek dutela Magiako Sari Nazionala. Sari horiek Magoen Biltzar Nazionalean erabakitzen dira, eta mago ospetsuenak ere liluratuta utzi dituzten ikuskizunak eskaintzen dira. Amaiera ezin hobea izango da magiaren olinpiadetan irabazle den Juan Mayoral Munduko Txapeldunari esker: ilusionista gutxi batzuek baino ez dute sari hori lortu.
- Maiatzak 20. 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegia. David Blanco. "MAGIAK EZ DU ADINIK" hitzaldi-tailerra, 60 urtetik gorakoentzat. BERRIKUNTZA. Magiaren munduak ez du adinik. Adineko magoek lanean jarraitzen dute, Biltzarretara joaten dira, hitzaldiak ematen dituzte... hau da, garrantzizko osagaia dira magiaren munduan. Arte honek badu bertute bat beste diziplina batzuen aldean, ez duela nahitaez eszenategi bat behar. Pazientzia eta grina, ez du besterik behar. Hitzaldi honen helburua "aitona-amona magikoak sortzea" izango da. Zenbat ilusionistek kontatzen dute beren biografian norbaitek belarri atzetik txanpon bat atera zielako hasi zirela horretan? Gustatuko al litzaizuke aitona edo amona mago hori izatea?
- Maiatzak 20. 19:30ean. Otxarkoagako Udaltegia. AMATEURRENTZAKO I. MAGIA LEHIAKETA: “Atera barruan duzun magia”. “Atera barruan duzun magia” lehiaketaren festa handian, azken hamar finalistek beren ahalegin, trebetasun eta grazia guztia landuko dute ikusleen eta epaileen aurrean, horiek erabakiko baitute zer hiru ikuskizun txikiri saria eman.
- Maiatzak 22. 18:30ean. Julian Gaiarre hiribideko tabernak. Bizkaiko Mago eta Ilusionisten elkartea. "Magia merkataritzara hurbilduz". Ilusionista troupe bat saltokietan barrena ibiliko da, bezeroei atsegin ematen. Merkataritzan ere badela magia erakustea izango da beren asmoa.
- Maiatzak 22. 18:30ean. Garairen Lorategien Plaza. Navarcadabra - Iurgi ilusionista. "Sapristi al aire libre". Untxi loti bat agertuko da edo ez, une horretan zer nahi duen; agertzen eta desagertzen diren usoak. Sapriti! esan eta mago edo untxi bihurtzen zaituen mago bat. Magia eta barreak adin guztietakoentzat, eta Sapristi! –Iurgi magoaren hitz magikoa- esan nahi duen edonor dagoen lekuan.
- Maiatzak 23. 18:30ean. Julian Gaiarre kaleko plaza, 9. Cesar Bueno. "Chiquitipuf". Zergatik ez dugu jolastuko tarte batez magoak izatera? Eta, voilà!... Magiaren alderdi harrigarria eta clownaren alderdi atsegina nahastuta sortzen da eskaintzen dizuegun ikuskizun hau. Sortutako efektu guztiak oso bisualak dira, eta denek dute magia asko, barre ugari eta parte hartze handia.
- Maiatzak 23. 17:00etan. Txurdinagabarri Egoitza. "GALA MAGIKOA". Bizkaiko Magoen eta Ilusionisten Elkarteak izango du bereziki gure adinekoentzat pentsatuta dagoen festa honen ardura.
- Maiatzak 23. Emanaldiak 18.00etatik aurrera, ordu erdiko iraupenarekin (18:00etan gaztelaniaz, 18:45ean euskaraz eta 19:30ean ele bietan). Garairen Lorategia Plaza. Dramagia. "Misterioaren Karpa". BERRIKUNTZA. Zentzumenen bitartez emozionatzeko helburuarekin diseinatutako misterio sail bat erakutsiko duen airezko antzerkia: Ikusmena, entzumena, ukimena... irudimenaren eta umorearen zentzumena ahaztu gabe.
- Maiatzak 24. 13:00etan. Garai Lorategia Plaza. Nalua Barco, Angel Leon eta Nika Bitchiashvili. "Fakir Handia eta Che Che Band". Umorezko ikuskizuna, absurdua eta Fakirraren saio desafiatzaileak nahasten dituena. Fakirrak, misteriozko itxura horrekin, sinesgogorrenak ere harrituta utziko ditu. Fakirren teknikek milaka urte dituzte eta horiek erakusteko ibilbide garaikide bat egingo du. Proba izugarriak eta pertsonaiaren absurdotasuna dela eta, “Fakir Handia” oso proposamen berritzailea eta berezia da.
- Maiatzak 24. 13:00etan. Julian Gaiarre kaleko plaza, 9. Adrian Conde. "El Gran Braulio". Braulio munduko magorik onena da. Hori da behintzat berak uste duena!, baina... nor gara gu egia zein den aditzera emateko? Horrela askoz ere dibertigarriagoa da, eta jakingo balu zer irrigarri gelditzen ari den, ez litzateke den bezala arituko. Mago baldar bat da, eta hain arretagabea, ezen ez den jabetu ere egiten bere trikimailuak kasualitatearen ondorioz gertatzen direla. Pertsonaia eszentriko hori bere ikuskizun aparta erakustera etorriko da gure hirira, baina... oraingoan hain zorte ona edukiko al du? Etorri ikustera!
- Maiatzak 24. 19:00ean. Garai Lorategia Plaza. “ERRONKA”, Raul Alegria. Raul Alegriak oso erronka arriskutsua egingo du, bere bizia ere jokoan jarriko duen erronka: lortuko al du kateetatik askatzea? Gai izango al da kutxa horretatik ateratzeko, zintzilik eta...? Zatoz artista handi horren erronka nola amaitzen den ikustera! Ohar bakarra egingo dugu, ez da egokia bihotzeko arazoak dituztenentzat.
Raul Alegria santandertar magoak sari ugari jaso ditu, eta oso aintzat hartua da nazioartean. Hainbat jaialdiren zuzendaria da, eta lotura zuzena du zirkuaren munduarekin, genero horretako ikuskizunen zuzendari eta ekoizle baita. Antzerki eta operatako aholkulari magikoa izanik, 19 herrialdetan baino gehiagotan egon da bere artearekin. Ukitu pertsonala, berezitasuna eta begirada argituko duen sorpresaren bila dabilen artista da.
Aurkezlea: Pako Revueltasek 15 urte darama profesional gisa, eta ibilbide luzea egin du antzerkiko euskal konpainietan eta telebistako telesailetan eta hainbat filmetan.