Eta, voilà! Punta-puntako magia saioak Txurdinagan

uriola.eus 2014ko mai. 22a, 08:30
Kaleko magia emanaldiak igandera bitartean jarraitu ahalko dira Txurdinagan, erabat doan. Besteak beste, larunbatean, maiatzak 25, Raul Alegria magoa kutxa batean sartu, dena ondo lotu eta itxi eta bertatik ihes egiten ahaleginduko da.

X. Magia Topaketak

- Maiatzak 22.  18:30ean. Julian Gaiarre hiribideko tabernak. Bizkaiko Mago eta Ilusionisten elkartea. "Magia merkataritzara hurbilduz". Ilusionista troupe bat saltokietan barrena ibiliko da, bezeroei atsegin ematen. Merkataritzan ere badela magia erakustea izango da beren asmoa. 

- Maiatzak 22. 18:30ean. Garairen Lorategien Plaza. Navarcadabra - Iurgi ilusionista. "Sapristi al aire libre". Untxi loti bat agertuko da edo ez, une horretan zer nahi duen; agertzen eta desagertzen diren usoak. Sapriti! esan eta mago edo untxi bihurtzen zaituen mago bat. Magia eta barreak adin guztietakoentzat, eta Sapristi! –Iurgi magoaren hitz magikoa- esan nahi duen edonor dagoen lekuan.

- Maiatzak 23. 18:30ean. Julian Gaiarre kaleko plaza, 9. Cesar Bueno. "Chiquitipuf". Zergatik ez dugu jolastuko tarte batez magoak izatera? Eta, voilà!... Magiaren alderdi harrigarria eta clownaren alderdi atsegina nahastuta sortzen da eskaintzen dizuegun ikuskizun hau. Sortutako efektu guztiak oso bisualak dira, eta denek dute magia asko, barre ugari eta parte hartze handia.

- Maiatzak 23. 17:00etan. Txurdinagabarri Egoitza. "GALA MAGIKOA". Bizkaiko Magoen eta Ilusionisten Elkarteak izango du bereziki gure adinekoentzat pentsatuta dagoen festa honen ardura. 

- Maiatzak 23. Emanaldiak 18.00etatik aurrera, ordu erdiko iraupenarekin (18:00etan gaztelaniaz, 18:45ean euskaraz eta 19:30ean ele bietan). Garairen Lorategia Plaza. Dramagia. "Misterioaren Karpa". BERRIKUNTZA. Zentzumenen bitartez emozionatzeko helburuarekin diseinatutako misterio sail bat erakutsiko duen airezko antzerkia: Ikusmena, entzumena, ukimena... irudimenaren eta umorearen zentzumena ahaztu gabe. 

- Maiatzak 24. 13:00etan. Garai Lorategia Plaza. Nalua Barco, Angel Leon eta Nika Bitchiashvili. "Fakir Handia eta Che Che Band". Umorezko ikuskizuna, absurdua eta Fakirraren saio desafiatzaileak nahasten dituena. Fakirrak, misteriozko itxura horrekin, sinesgogorrenak ere harrituta utziko ditu.  Fakirren teknikek milaka urte dituzte eta horiek erakusteko ibilbide garaikide bat egingo du. Proba izugarriak eta pertsonaiaren absurdotasuna dela eta, “Fakir Handia” oso proposamen berritzailea eta berezia da.

- Maiatzak 24. 13:00etan. Julian Gaiarre kaleko plaza, 9. Adrian Conde. "El Gran Braulio". Braulio munduko magorik onena da. Hori da behintzat berak uste duena!, baina... nor gara gu egia zein den aditzera emateko? Horrela askoz ere dibertigarriagoa da, eta jakingo balu zer irrigarri gelditzen ari den, ez litzateke den bezala arituko. Mago baldar bat da, eta hain arretagabea, ezen ez den jabetu ere egiten bere trikimailuak kasualitatearen ondorioz gertatzen direla. Pertsonaia eszentriko hori bere ikuskizun aparta erakustera etorriko da gure hirira, baina... oraingoan hain zorte ona edukiko al du? Etorri ikustera!

- Maiatzak 24. 19:00ean. Garai Lorategia Plaza. “ERRONKA”, Raul Alegria. Raul Alegriak oso erronka arriskutsua egingo du, bere bizia ere jokoan jarriko duen erronka: lortuko al du kateetatik askatzea? Gai izango al da kutxa horretatik ateratzeko, zintzilik eta...? Zatoz artista handi horren erronka nola amaitzen den ikustera! Ohar bakarra egingo dugu, ez da egokia bihotzeko arazoak dituztenentzat.
Raul Alegria santandertar magoak sari ugari jaso ditu, eta oso aintzat hartua da nazioartean. Hainbat jaialdiren zuzendaria da, eta lotura zuzena du zirkuaren munduarekin, genero horretako ikuskizunen zuzendari eta ekoizle baita. Antzerki eta operatako aholkulari magikoa izanik, 19 herrialdetan baino gehiagotan egon da bere artearekin. Ukitu pertsonala, berezitasuna eta begirada argituko duen sorpresaren bila dabilen artista da.

Aurkezlea: Pako Revueltasek 15 urte darama profesional gisa, eta ibilbide luzea egin du antzerkiko euskal konpainietan eta telebistako telesailetan eta hainbat filmetan.