Nork dio astelehen batean ezin dela jai girorik egon?

Gozatu egin zuten auzotarrek atzo, astelehen arratsaldez, Otxarkoagako jaietan. Argazkiak ikustea baino ez dago horretaz jabetzeko. Gaur, asteartea, haur jolasak eta laburmetraien emanaldia izango dira.

Lehen asteburua gainditu dute Otxarkoagako jaiek. Eguraldia lagun, giro ezin hobea izan da Ugarte plazan eta inguruetan. Igandera arte luzatuko den egitarauak egunero eskaintzen du zer edo zer interesgarria.

Jaietako egitaraua

Ekainak 10, asteartea

9:00-22:00 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

18:00 Puzgarriak “Bar Cordobes” tabernan (Ugarte, 19).

18:30 Haur jolasak Ugarte plazan.

19:00 Zinebi jaialdiko laburmetraien emanaldia auzoko udaltegian.

Ekainak 11, asteazkena

9:00-22:00 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

18:00 Puzgarriak Makaldin.

18:30 Kutxa flamenko erakustaldia Uribarriko Gaztegunearen eskutik (Ugarte plaza).

19:00 Break dance erakustaldia Ugarte plazan.

19:00 Zinebi jaialdiko laburmetraien emanaldia auzoko udaltegian

Ekainak 12, osteguna

9:00-22:00 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

18:15 Euskararen Egunari hasiera emateko pregoia Ugarte plazan.

18:30 Herri kirolak Ugarte plazan.

19:00 Zinebi jaialdiko laburmetraien emanaldia auzoko udaltegian.

20:15 Txokolatada herrikoia.

Ekainak 13, ostirala

9:00-22:00 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

18:30 “Eskalada bilbotarra” lehiaketa Ugarte plazan.

19:00 “Bastardos del Rey” taldearen zuzeneko emanaldia Lozoño merkatal zentroan (Calbarro tabernan)

19:00 Zinebi jaialdiko laburmetraien emanaldia auzoko udaltegian.

20:00 Auzoa girotzeko jaleo-triki-poteoa ileordeekin.

20:30 Parilada “Bar Cometa”-n.

21:00 Berbena Flower eta Basoa tabernen pareko plazan.

22:00 Kontzertuen gaua: Itziarren semeak, Sin Rumba fija eta Zazkel (Ugarte plazan).

Ekainak 14, larunbata

10:00-13:45 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

10:00-13:00 “Santos Justos y Pastor” elkarte belenzalearen 10.urteurrena ospatzeko ate irekien jardunaldia eta erakusketa (Lozoño 26-28).

10:00-14:00 Truke azoka Ugarte plazan (mahai bat eskuratzeko aldez aurretik izena eman behar da).

11:00 Haur jolasak Ugarte plazan.

12:00 Pintxo lehiaketan izena emateko aukera (Ugarte plazan).

12:00 Auzoko tabernen arteko pintxo lehiaketa.

12:30 “Los pedrito” pailazoen emanaldia Ugarte plazan.

14:00 Epaileek pintxoak jaso eta epaituko dituzte. Sari-banaketa.

14:30 Herri bazkaria (aulkiak eta mahaiak Jai Batzordearen eskutik).

16:30-20:00 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

17:00 Dardo txapelketa Ugarte plazan.

17:00 Areto-futboleko finala Fco. De Goya ikastetxean.

17:30 “Txitxarrillo” Gramola orkestrarekin.

20:00 Areto-futboleko txapelketaren sari-banaketa Ugarte plazan.

20:00 Sebilanak: erakustaldia Video Bar tabernan.

20:00 Abesbatza-kontzertua elizan:

Otxarkoagako koru elkartea.

Altzaga Abesbatza (Erandio)

Portugaleteko Pleamar abesbatza.

20:30 Sahieski jan herrikoia Ugarte plazan ( Beharlekuk babestuta)

22:00 Berbena River orkestrarekin.

Ekainak 15, igandea

10:00-13:45 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

10:00-13:00 “Santos Justos y Pastor” elkarte belenzalearen 10.urteurrena ospatzeko ate irekien jardunaldia eta erakusketa (Lozoño 26-28).

10:00 Sukalki lehiaketan parte hartzeko okelaren banaketa Otxarkoagako merkatuan (Merkatuko Aurtenetxe haragitegian aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da).

12:00 “Tubo” txapelketa “Bar la Terraza”-n (izen ematea: 2€)

12:30 Inaxio Perurena harrijasotzailearen erakustaldia Ugarte plazan.

14:30 Sukaldatutako plateren entrega eta sari-banaketa Ugarte plazan.

15:00 Herri bazkaria (aulkiak eta mahaiak Jai Batzordearen eskutik).

17:30 Kontzertua: musika kubatarra “Havana 537”-ren eskutik.

20:00 Txupinazoarekin batera jaiak agurtuko ditugu. 

 

[2014-05-21] Kontzertu programazio oparoa Otxarkoagako 2014ko jaietan