Gazte independentisten epaiketan auzipetutako 40ak absolbitu dituzte

uriola.eus 2014ko eka. 11a, 10:15

Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman die 26/11 auzian epaitutako 40 gazte independentistei. Horietako bat da Otxarkoagako auzotar Karlos Renedo.

 

Iturria: Berria.info

Urrian hasi zuten horien kontrako epaiketa, eta gaur eman du epaia auzitegiak. Eleak mugimenduak eman du ebazpenaren berri, Twitter bidez.

40 gazte Segi gazte antolakundeko kide izatea egotzita epaitu zituzten, iazko urriaren 14tik aurrera. Seina urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak —denera, 240 urtekoa—, batik bat, inkomunikazio aldiko deklarazioetan oinarrituta. Goizane Pinedo, Unai Ruiz, Irati Mujika eta Idoia Iragorri ez ziren epaiketara aurkeztu, bideo batean adierazi zutenez, ez diotelako eurak epaitzeko zilegitasunik onartzen Auzitegi Nazionalari. Gerora, ordea, laurak atxilotu zituzten.

Berria jakin bezain pronto, sare sozialak gazte independentisten absoluazioaren inguruko iritziz bete dira.

Gazte Abertzaleak: "Euskal Herriak baditu hamaika auzi, baina 40 gutxio azkeneko erabakiarekin".

Aralar: "Segiren epaiak Bateragune auzia erdigunean jartzen du".

Joseba Alavarez: "Zorionak 40 auziperatu gazteei eta euskal gazteria independentista eta sozialistari!!! Borrokak merezi du beti. Etorkizuna zuena da".

Bakartxo Ruiz: "40 lore jaio ziren behin. Moztu, ta sorta batean lotu zituzten. Baina udaberriaren indarraz, lokarria askatu eta... ".

Ikoitz Arrese: "Bukatu da gazteriaren kontrako epaiketa. EHra bidean dira denak, aske behar duten lekura! Animo gazteak!".