Otxarkoagako jaien azken txanpa

uriola.eus 2014ko eka. 13a, 08:45
Pozik daude Otxarkoagako jai batzordeko kideak auzoko jaiek izan duten erantzunarekin. Lehen egunean, esaterako, 800 lagun inguru erakarri zituen indaba lehiaketak. Izan ere, azken urteetan Otxarkoagako biztanleen parte-hartzeak nabarmen egin du gora auzoko jaietan. Gaur, Euskararen Eguna ospatuko dute.

 

Hasieran parte-hartzea "eskasa" zela aipatu digute Angel Rincon eta Silvia Gilek. Biak ala biak jai batzordeko kideak dira eta gogoan dute auzotarren jaiekiko "gogo falta". Bizpahiru urtetan gauzak nabarmen aldatu dira Otxarkoagan, eta auzotarrek jaiak "geroz eta hobeto hartzen dituzte" auzotarrek: "Auzotar gehienen parte-hartzea lortu dugu".

Jaien antolaketa eta prestaketak zailtasun ugari ditu. Denen artean oztopo handiena "dirua" da, Silviaren esanetan. 19.651,32 eurokoa da aurtengo aurrekontua. Otxarkoagako jai batzordeak egitarau-liburuxkan xehe-xehe ematen du bere gastuen berri. Diru "asko behar da", eta Udalak eman duenarekin "ez dugu eszenatokia ordaintzeko ere", dio Silviak. Horregatik oso garrantzitsua da auzoko norbanako eta elkarteen laguntza. "Gauzak aurrera ateratzeko denon lana behar dugu".

 

Jaietako EGITARAUA

Ekainak 13, ostirala

9:00-22:00 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

18:30 “Eskalada bilbotarra” lehiaketa Ugarte plazan.

19:00 “Bastardos del Rey” taldearen zuzeneko emanaldia Lozoño merkatal zentroan (Calbarro tabernan)

19:00 Zinebi jaialdiko laburmetraien emanaldia auzoko udaltegian.

20:00 Auzoa girotzeko jaleo-triki-poteoa ileordeekin.

20:30 Parilada “Bar Cometa”-n.

21:00 Berbena Flower eta Basoa tabernen pareko plazan.

22:00 Kontzertuen gaua: Itziarren semeak, Sin Rumba fija eta Zazkel (Ugarte plazan).

Ekainak 14, larunbata

10:00-13:45 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

10:00-13:00 “Santos Justos y Pastor” elkarte belenzalearen 10.urteurrena ospatzeko ate irekien jardunaldia eta erakusketa (Lozoño 26-28).

10:00-14:00 Truke azoka Ugarte plazan (mahai bat eskuratzeko aldez aurretik izena eman behar da).

11:00 Haur jolasak Ugarte plazan.

12:00 Pintxo lehiaketan izena emateko aukera (Ugarte plazan).

12:00 Auzoko tabernen arteko pintxo lehiaketa.

12:30 “Los pedrito” pailazoen emanaldia Ugarte plazan.

14:00 Epaileek pintxoak jaso eta epaituko dituzte. Sari-banaketa.

14:30 Herri bazkaria (aulkiak eta mahaiak Jai Batzordearen eskutik).

16:30-20:00 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

17:00 Dardo txapelketa Ugarte plazan.

17:00 Areto-futboleko finala Fco. De Goya ikastetxean.

17:30 “Txitxarrillo” Gramola orkestrarekin.

20:00 Areto-futboleko txapelketaren sari-banaketa Ugarte plazan.

20:00 Sebilanak: erakustaldia Video Bar tabernan.

20:00 Abesbatza-kontzertua elizan:

Otxarkoagako koru elkartea.

Altzaga Abesbatza (Erandio)

Portugaleteko Pleamar abesbatza.

20:30 Sahieski jan herrikoia Ugarte plazan ( Beharlekuk babestuta)

22:00 Berbena River orkestrarekin.

Ekainak 15, igandea

10:00-13:45 Argazki erakusketa auzoko udaltegian.

10:00-13:00 “Santos Justos y Pastor” elkarte belenzalearen 10.urteurrena ospatzeko ate irekien jardunaldia eta erakusketa (Lozoño 26-28).

10:00 Sukalki lehiaketan parte hartzeko okelaren banaketa Otxarkoagako merkatuan (Merkatuko Aurtenetxe haragitegian aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da).

12:00 “Tubo” txapelketa “Bar la Terraza”-n (izen ematea: 2€)

12:30 Inaxio Perurena harrijasotzailearen erakustaldia Ugarte plazan.

14:30 Sukaldatutako plateren entrega eta sari-banaketa Ugarte plazan.

15:00 Herri bazkaria (aulkiak eta mahaiak Jai Batzordearen eskutik).

17:30 Kontzertua: musika kubatarra “Havana 537”-ren eskutik.

20:00 Txupinazoarekin batera jaiak agurtuko ditugu. 

 

[2014-05-21] Kontzertu programazio oparoa Otxarkoagako 2014ko jaietan

Ikusi argazki guztiak handiago