Otxarkoagako osasun zentroko irisgarritasuna hobetzeko elementu mekaniko berriak jarri ditu Udalak

uriola.eus 2014ko eka. 18a, 07:50

Ostiraletik aurrera, ekainak 20, igogailu batek eta hiru arrapala mekanikok Zizeruene eta Ugarte Plazaren arteko irisgarritasuna hobetu eta auzoko osasun Zentroaren inguruko joan-etorriak erraztuko dituzte.

Bilboko Udalak elementu mekaniko berriak abiaraziko ditu Otxarkoagan, ostiralean , Zizeruene kalea eta Ugarte Plazaren arteko irisgarritasuna hobetu eta auzoko Osasun Zentroaren inguruko joan-etorriak errazteko asmoz.

Horrela, igogailu berri batek Zizeruene kalea eta Ugarte Plaza lotuko ditu, bien artean dagoen lau metro eta erdiko desnibela gaindituz. Berrikuntza honen osagarri gisa, hiru arrapala mekaniko jarri dira Osasun Zentrotik hurbilen dauden malda goreneko bide-tarteetan, mugikortasun mugatua duten pertsonen, adinekoen eta gainontzeko bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko.

Elementu mekaniko berriak instalatzeko lanek, aurreko zerbitzuen eraberritzea eta ukitutako hiri-esparruetako berrurbanizazio lanak barne, iazko abenduaren amaieran hasi eta 886.408 euroko inbertsioa suposatu dute.

Otxarkoagako Osasun Zentroaren inguruko igogailu berriaren eta hiruarrapala mekanikoen ezarpena, Bilboko Udalak Hiriko gune guztietako irisgarritasuna hobetzeko abiarazi duen Elementu Mekanikoak Ezartzeko Planaren barruan gauzatu da.