Otxarkoagako elementu mekanikoek auzoarekiko irisgarritasuna hobetuko dute

uriola.eus 2014ko uzt. 1a, 10:30

@ibonareso
Udalaren esanetan, ezarri berri dituzten hiru arrapala mekanikoek eta igogailuak irisgarritasuna erraztuko dute Zizeruena kalearen eta Ugarte plazaren artean eta komunikazioa hobetuko da auzoko osasun-zentroarekin eta Kepa Enbeitako auzo-bihotzarekin.

Hartara, igogailu berriak Zizeruena kalea eta Ugarte plaza konektatuko ditu, toki bi horien artean dagoen lau metroko malda saihestuz. Bestalde, Osasun Zentrotik hurbilean dagoen aldaparik handieneko tartean hiru arrapala mekaniko jarri dira eta, horrela, irisgarritasuna ziurtatzen da mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat.

Ibon Areso Alkateak gaur goizean bisitatu ditu elementu mekaniko berriak eta ikusi dueganagatik, "zeuden zerbitzuak ere hobetu egin dira". Lanak iazko abenduaren amaiera aldean hasi zituzten eta inbertsioa 886.408 eurokoa izan da.

Otxarkoagako osasun-zentroaren inguruan igogailu eta arrapala mekaniko berriak jartzeko obra Bilboko Udalaren Elementu Mekanikoen Plan Bereziaren barruan sartzeko da. Plan horren helburua Bilboko bazter guztietako irisgarritasuna hobetzea delarik.

Otxarkoagako igogailuaz gain, Udalak beste bost jarriko ditu: bi 8. barrutian, bat Basurtun (Basurtubekoa kalearen eta Bentazarrako pasabidearen artea). Beste igogailu bat ere ipiniko da barruti horretan, Zorrotza auzoan, hain zuzen ere, San Migel auzoaren eta Bidegain eta Ikastalde etxaldeen artean A-8 gainetik doan pasabidearen ondoan.  Hirugarrena Iturribide kalean jarriko da, kale horretako 91. zenbakiaren eta Zabalbide kaleko 45. zenbakiaren artean. Horrez gain, Funikularreko plazako igogailua, Artxandako Funikularrerako atarian, goitik behera konpondu dute.