Hainbat gazte murgildu da artea oinarri duen udalekuan

uriola.eus 2014ko uzt. 22a, 09:22
Iturria: www.kideoo.com

Neska-mutilek arte eszenikoen mundua barrutik ezagutzeko eta haien sormena eta trebetasun fisiko eta intelektualak garatzeko saio artistikoak burutzen dituzte artista profesionalen parte-hartzearekin.

Uztailaren 30era bitartean Otxarkoagako Harrobia zentroak lehen udaleku artistikoak antolatu ditu, 6 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzendutak. Harrobiako kordinatzaile Rosa Abalek dioenez, "guztiok sormen gaitasun izugarriekin jaiotzen gara, kontua da horiek garatzen jakitea". Hau garatzeko Harrobiak artista profesionalek emandako antzerki, malabarismo, akrobazia, dantza, eta sormen tailerrak prestatu ditu. Udalekuak elebidunak dira, nahiz eta euskara hizkuntza nagusi izango den.

www.harrobia.org