Tular elkarteak, Bilboko udalaren Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Saila eta Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren kolaborazioarekin batera, film labur lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du: Otxarmetraje.
Lehiaketa honen helburua Otxarkoagako auzoa ikus-entzunezko lan baten agertoki bezala ezagutaraztea da. Lehiaketak bi asteetan zehar auzoaren leku eta denda desberdinekin film labur bat egitea du xede.
Gaia librea izango da eta gutxienez auzoko denda bat eta leku ezagungarri bat agertu behar dira. Kanpoko irudi guztiak Otxarkoagan filmatu behar izango dira.
100 pertsona baino gehiago, 20 talde desberdinetan elkartuta, izena eman dute lehiaketa honetan.
Lanak urriaren 24an proiektatuto dira 20.00etan Otxarkoagako auzo etxean eta ondoren sari-emanaldia izango da. Sariak honakoak izango dira:
• Lehen Saria: 500 €.
• Bigarren Saria: 300 €.
• Accesit “Otxarkoagako Merkatarien elkartzea” ez saritutako Otxarkoagako egile onenari: 100 €.
• Accesit “Aixe-Berri Konpartsa” ez saritutako euskarazko lan onenari: 100 €.
Kerman Olivak, Tular-eko lehendakariak, Richar Sahagunek, Otxarkoagako aktore profesional batek, eta udalaren ordezkari batek osatzen dute epaimahaia.
Lehiaketa bukatu eta gero luntx bat gongo da Mahatserrin.