Tular elkarteak, Bilboko udalaren Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Saila eta Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren kolaborazioarekin batera, film labur lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du: Otxarmetraje.
Lehiaketa honen helburua Otxarkoagako auzoa ikus-entzunezko lan baten agertoki bezala ezagutaraztea da eta horrela egin dute parte hartzaileek.
`El reencuentro´ lanak irabazi du lehenego saria, 500 eurokoa; bigarren postuan `El villano´ geratu da 300 euroko sariarekin; `Te amo´ lanak lortu du Otxarkoagako Merkatari Elkartearen Accesita eta `Azalak´ aldiz, Aixe Berri konpartsaren Accesita euskarazko lan onenari.
[2014/10/20] 100 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute Otxarmetrajen