Sektoreko eragile guztien adostasuna lortzearen garrantzia

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Ugarte 2014ko aza. 12a, 08:15

Argazki ederra hau bere. Otxarkoaga baztertu eta ahaztuak jakin izan dau berezko nortasuna garatzen eta hari eusten. Irudian Mariaren Izen Santua santutegia ikus daikegu.

1963tik Espainiako Etxebizitza institutu nazionalak Otxarkoagako etxebizitza multzo zuzendua udalaren esku itzi ebanetik, alegia, egoera berezia bizi izan zen auzoan. Elizen eta apezetxeen titularra Udala izan arren, Elizbarrutiak kudeatzen ebazan. 2008an, barriz, adostasunera heldu ziran Udala eta Elizbarrutia. Mariaren Izen Santua santutegiak erlijio-izaera galdu zuen eta Udalak birgaitzeko finantzaketa-formulak bilatzeko konpromisoa hartu zuen bere gain.

2009ko irailean, Udalak obraren aurreproiektua prestatzea eskatu zion ESKENAri. Orduan, ESKENAk dantza-elkartearekin (ADDE), Bilboko arte eszenikoetako plataformako ordezkariekin eta teknikarien elkartearekin (ATAE) bilera egin zuen. Haren helburua proiektuaren berri ematea eta sektoreko eragile guztien adostasuna lortzearen garrantzia azpimarratzea zen.

2010ko martxoaren 15ean, Bilboko Udaleko Kultura arloko zinegotziak eta Kultura arloko zuzendariak, ESKENAko ordezkariekin batera, proiektua aurkeztu zuten Otxarkoaga-Txurdinaga Barrutiko Batzordearen osoko bilkuran. Proiektua onetsi ondoren, modu eragingarrian garatu eben eta 2011. urteko martxoan hasi ziren gunea erabiltzen.