Bilboko Zirkuituak `Las Cartas de Berlin´ antzezlana eskainiko du Otxarkoagan

uriola.eus 2014ko aza. 27a, 09:44

Irailaren bukaera jarri zen martxan Bilboko Zirkuituaren XIII. edizioa. Geroztik, auzo ezberdinetako udaltegietan antzerki eta dantza konpainien proposamenak jaso dira eta gaurkoan, Otxarkoagaren txanda da.

Luisje Moyanok zuzendutako Thor Teatro taldeak, `Las cartas de Berlin´ antzezlana eskainiko du 19:30etatik aurrera auzoko udaltegian.

"Eva Braunek bere bukaera aurrez aurre du. Bere munduaren ilusioen, maitasunaren,… bere bizitzaren bukarera. Guztia bukatzen denean, bizitza burutzapenera heltzen denean zer gelditzen da? Nekez bizitako bizitza baten oritzapenak gizon berezi bati lotuta. Bunker batetik eta lurrazpitik hamsei metrora, Evak bukaera hurbila du".