Indarkeria sexista

AFO: "Azkenengo elkarretaratzea izatea espero dugu"

uriola.eus 2014ko abe. 10a, 09:13

Argazkia: AFO

Isiltasunean burutu zuten atzo iluntzean Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan auzoan gertatutako azken eraso sexista salatzeko elkarretaratzea. Komunikatu labur batean AFO auzo elkarteko kideek adierazi zuten "azkenengo elkarretaratzea izatea" espero dutela. 

Babesa adierazi nahi izan zioten 50 lagun inguruk joan den igandean bere bikotekide ohiaren erasoa jasan zuen auzotarrari. Elkartasuna agertzeaz gain, erasoa bera salatu nahi izan zuten publikoki, Otxarkoagako plaza nagusian.

Isiltasunean burutu zen kontzentrazioa gehien bat. AFO auzo elkarteko kide batek komunikatu labur bat irakurri zuen, atzokoa eraso sexista bat gaitzesteko egiten den "azkengo kontzentrazioa izatea" espero dutela esateko.

Erasoa

38 urteko gizonezko batek bere bikotekide ohia erasotu zuen joan den igandean Otxarkoagan; lepoan labana batekin zauritu zuen. Emakumea ospitalera eraman zuten eta onik dago. Erasotzaileak bere buruaz beste egin zuen astelehen goizean trenbidera salto eginda.

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, joan astelehen goizean eman zioten senda-agiria emakumeari; bere zauriak azalekoak ziren.

 

[2014/12/09] Elkarretaratzea deitu dute Otxarkoagako indarkeria sexista gaitzesteko