Ia sei urte daramate kulturaniztasun irizpideak ikastetxe osoan barneratzen, "ikasgai guztietan" Otxarkoagako Lanbide Heziketako zentroan. 2009tik, inoren kargura ez dauden atzerritar adingabeak ikastetxean ikasten hasi zirenetik. "Orduan, plan berezi orokor bat landu genuen", dio Javier Laiseca zentroko zuzendariak. Harrezkero, kulturaniztasun planak, ez ikasleei soilik, eskola komunitate osoari eragiten dio. Baita irakasle eta gurasoei ere. Hortaz, "sei urteotako ibilbidea da saritzen dena".
Nazionalitate desberdineko ikasleek beraien artean bizitzen eta esperientziak konpartitzen ikasi behar dute Otxarkoagan. Horretarako, "tolerantzia eta errespetua" bezalako balioak lantzen dituzte ikastetxean. Hori da MAHARBA planaren ardatza, Bilboko Udalak 'Bilbao Iparra-Hegoa' aitorpenarekin saritu nahi izan duena.
Sari banaketa ekitaldia gau izango da, urtarrilak 20, 19:00etan, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan. Otxarkoagako Lanbide Heziketa Ikastetxeko zuzendari Javier Laiseca eta Bilboko Caritaseko zuzendari Carlos Bargos izango dira bertan.