New Yorketik Otxarkoagara David Ambrosio Trio

uriola.eus 2015ko mar. 6a, 11:42

Argazkia: www.davidambrosio.com

Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamaseigarren edizioaren baitan, gaur, Otxarkoagako Udaltegian New Yorkeko eszenako son handiko David Ambrosio baxu-jotzaileak bere 'Gone' disko berria aurkeztuko du.

Testuinguru garaikidean garrantzia handia duten beste bi musikari izango ditu Ambrosiok ondoan, Loren Stilman saxofoi-jotzailea eta Russ Meisner bateria-jotzailea. Kubatik, Amerika Erdialdetik eta Asia hego-ekialdetik egin dituen biratan eta bidaietan bizi izandako esperientziek aberasten dute konposizio klasikoan eta jazzean goi mailako titulazioa duen Davidek musikaren munduan egin duen lan zabala.

Bilbao Distrito Jazz ekimenaren hamaseigarren edizio hau Kontxi Lorente piano-jotzaile nafarra buru den bandak itxiko du martxoaren 13an, Begoñako Udaltegian. Aurreko edizioetan bezala, kontzertu guztiak 19:30etan hasiko dira, eta sarrera librea eta doakoa izango da, leku guztiak bete arte. Ez zaio inori sartzen utziko aretoa bete ondoren.

Bilbao Distrito Jazz Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta hainbat helburu ditu, besteak beste, ikus-entzule askorik ez duen musika genero hori hiriko auzoetara zabaltzea, ikus-entzule berriak sortuz; 1991tik astero zuzeneko emanaldiak antolatzen dituen Bilbaina Jazz Club elkartearen lana laguntzea; edo auzoetan eskaintzen den kultur programazioaren kalitatea hobetzea.

Beste alde batetik, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Udal Liburutegien Sareak ere azpimarratu gura du badaukala jazz-liburu eta grabazioen bilduma zabala, maileguan uzteko, musika genero hori sustatzeko xedez. Katalogoa orri honetan dago eskuragai: www.bilbao.net/bibliotecas. Gainera, erosketak egiteko edo bilduma eguneratuta edukitzeko iradokizunak ere egiten ditu.

 

Agenda

MARTXOAK 6: David Ambrosio Trio (Otxarkoagako udaltegia)

MARTXOAK 13: Three One – Kontxi Lorente, Luisa Brito eta Naima Acuña (Begoñako udaltegia)

 

Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira. Sarrera doakoa leku guztiak bete arte.

Informazioa 010 telefono zenbakian edo www.bilbao.net web gunean