Esparru publikoa okupatuko dute Jesus Galindez kalean

uriola.eus 2015ko mai. 13a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi, maiatzak 13, eta bi astez, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dira Jesus Galindez Etorbidean, 26. zenbakiaren parean.

Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Autobusen nasa zabaltzeko lanetarako okupatuko da esperru publikoa.