Sua piztu zen etxebizitza eta goiko solairua kiskalita daude. Aseguruak irtenbideren bat emateko zain daude bizilagunak. Udalak utzitako etxebizitzetan pasa dute gaua.
Sutearen jatorria oraindik orain ez da ezagutzen. Suhiltzaileek ikertzen jarraitzen dute.
11:00etarako suhiltzaileek kontrolpean zuten sutea. Eguerdi aldera, hustutako auzokideak etxera itzuli ziren, sutea piztu zen etxekoak eta goiko solairukoak salbu.