Igerilekua mugaraino beteta

uriola.eus 2015ko uzt. 1a, 09:14

Argazkia: Bruno Díaz ‏@maisumiyagi

Atzoko beroak igerilekura mugiarazi zituen hainbat bilbotar, Txurdinagako kiroldegiko kanpoko igerilekuko aforoa bete arte.

Ilara luzeak sortu ziren atzokoan Txurdinagako kiroldegira sartzeko. Berotik ihes egiteko bilbotar askok ideia bera izan zuten, igerilekura hurbiltzea freskatzeko asmoz.

Ezohiko irudia izan zen, Txurdinagako kiroldegiko kanpoko igerilekua bete egin baitzen legeak mugatutako aforoa bete arte. Hori dela eta, jende asko geratu zen kanpoan sartu ezinik. Batzuk itxarotea erabaki zuten pazientzia handiz. Tartean, bazkide haserretu batzuk zeuden kiroldegira sartzeko lehentasuna zutela aldarrikatuz.

Bilbao Kirolak erakundeak ziurtatu ez badu ere, igerilekuko aforoa betetzen den lehen aldia izan daiteke atzokoa.