Otxarkoaga zinearen eszenatoki bihurtuko da berriro ere Otxarmetraje lehiaketari esker

uriola.eus 2015ko ira. 30a, 11:00

Tular elkarteak, Bilboko Udaleko laguntzarekin batera, Otxarmetraje, film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Lehiaketa honen helburua Otxarkoagako auzoa ikus-entzunezko lan baten agertoki bezala ezagutaraztea da.

Lehiaketara aurkezten direnek bi astetan zehar, Otxarkoagako leku eta denda desberdinekin film labur bat egin beharko dute. Gaia librea izango da eta gutxienez auzoko denda bat eta leku ezagun bat agertu behar dira. Kanpoko irudi guztiak Otxarkoagan filmatu behar dituzte.

Pasadan urtean 20 proiektu aurkeztu ziren eta 100 pertsona inguruk parte hartu zuten. 

Izen ematea www.otxarkoaga.es webgunean egin ahal izango da urriaren 1etik 10era edo urriaren 9an eta 10ean Tendel lokaletan (Zizeruene kalea 30-1, Otxarkoaga). Behin inskripzioa eginda, film laburra aurkezteko epea urriaren 22a izango da. 

Film laburren sariak

- Lehen Saria: 500 €.

- Bigarren Saria: 300 €.

- Accesit 'Otxarkoagako Merkatarien elkarteak saritutako Otxarkoagako egile onenari: 100 €.

- Accesit Aixe-Berri Konpartsak saritutako euskarazko lan onenari: 100 €.

Urriaren 23an, publikoaklan hauek ikusteko aukera izango du arratsaldeko 20.00etan Otxarkoagako hiri zentroan. Proiekzioa bukatu eta gero irabazleen sari banaketa egingo da.