Otxarkoagako auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du astelehenetik aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde izango dira. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena OtxarkoagaTxurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearekin batera antolatzen da, eta berrikuntza gisa, aurtengo programazioan kontzertuak eta antzerki emanaldiak txandakatuko dira hamaika egunetan.
Urtero zaleek osatutako antzerki taldeen lana erakusten duen XIV. Antzerki Astea Otxarkoagako Udaltegian izango da, eta bertan emanaldiak eskainiko dira abenduaren 7, 10, 12, 15 eta 17an. Horrela, bost antzezlan programatu dira, komediak batez ere. Lehenengoa Las cuatro torres Gasteizko taldearen Vamos a contar mentiras izango da.
Programazioa osatzeko EPA Galdakaok eskainiko duen Los diamantes de Marbella, La 9ª Cíaren No me hables de Felipe V, Gure Arbola Zaharra (Gernika) taldearen ¡Ay…que viene mi hermano! eta Otxarkoagako Beti Gazte taldearen ¡Ja! Me condenen lanak eskainiko dira. Antzerki ikuskizunetara joateko beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako udaltegian. Biak ere Pau Casals Etorbidearen, 19. zenbakian daude.
XI. Abesbatza Asteari dagokionez, datorren asteazkenean, abenduaren 9an hasiko da, Beti Gazte (Txurdinaga- Otxarkoaga), Mendipe (Trapagaran) eta Danok Aurrera (Galdakao) taldeekin. Gainerako kontzertuak abenduaren 11, 14, 16 eta 18an izango dira, eta guztira nagusien 15 taldek hartuko dute parte, Bilbokoak batez ere, baina baita Durango, Galdakao, Lekeitio edo Mungia bezalako beste udalerri batzuetakoak ere. Jarduerak abenduaren 19an amaituko dira, La Guardia Vieja Del Tango laukoteak eskainiko duen musika ikuskizunarekin.
Musika zein antzerki emanaldi guztiak Otxarkoagako Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera.
Egitaraua
- Abenduak 7, 19:30, antzerkia. Vamos a contar mentiras Las Cuatro Torres (Gasteiz).
- Abenduak 9, 19:30ean, Beti Gazte (Txurdinaga-Otxarkoaga). Mendipe (Trapagaran) eta Danok Aurrera (Galdakao) abesbatzen kontzertua.
- Abenduak 10, 19:30, antzerkia. Los diamantes de Marbella EPA (Galdakao).
- Abenduak 11, 19:30. Aurrera Beti (Berango), Eguzki Lorea (Lekeitio) eta Danontzat (Mungia) abesbatzen kontzertua.
- Abenduak 12, 19:30, antzerkia. No me hables de Felipe V La 9ª Cía.
- Abenduak 14, 19:30. Itugarpe (El Peñascal), Izar Gazte (Durango) eta Agrupacion Coral Otxarkoaga abesbatzen kontzertua.
- Abenduak 15, 19:30, antzerkia. ¡Ay…que viene mi hermano!, Gure Arbola Zaharra (Gernika).
- Abenduak 16, 19:30. Etxebarri Behekoa Elkarteko abesbatza (Etxebarri), Abando Elkarteko Abesbatza eta Bolueta Elkarteko Abesbatza.
- Abenduak 17, 19:30, antzerkia. ¡Ja! Me condenen Beti Gazte (Otxarkoaga).
- Abenduak 18, 19:30. Gure Kabi-San Adrian abesbatza, Errekalde (Leioa) eta Mikel Deuna (Zorrotza) abesbatzen kontzertua.
- Abenduak 19, 19:30, musika. La Guardia Vieja Del Tango laukotea.