Ohikoa denez, Dantza Alai eta Palmeras orkestrak txandakatu egingo dira, arratsaldeko 18:00etan, Udaltegiko gimnasioan (Pau Casals kalea, 19) hasiko diren saioak alaitzeko. 2015eko edizioan 2.500 pertsona inguruk hartu zuten parte.
Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Hori dela eta, Kultura Sailak garrantzi handia ematen dio hirugarren adina dinamizatzeko jarduerak sustatzeari eta pertsona horien topaketarako eta harremanetarako gunea bultzatzeari.
Horrela, abenduan, aurreko urteetan bezala, Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia ospatu zen, auzoko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen lankidetzarekin, baita ere. Topaketa horretan, pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte kultur programa horretan.
Dantzaldien egutegia
- Larunbatak, urtarrilak 9 eta 23, (Dantza Alai orkestra)
- Larunbata, urtarrilak 16 (Palmeras orkestra)
- Larunbata, otsailak 6 (Palmeras orkestra)
- Larunbata, otsailak 20 (Dantza Alai orkestra)
- Larunbata, martxoak 5 (Palmeras orkestra)
- Larunbata, martxoak 12 (Dantza Alai orkestra)