'Auto', Ernesto Caballeroren antzezlana Bilboko Zirkuitura helduko da

uriola.eus 2016ko mar. 17a, 08:30

Bilboko Zirkuituaren XIV. edizioaren baitan, Nidursan antzerki taldeak Ernesto Caballero egile duen Auto antzezlana aurkeztuko du gaur, osteguna Otxarkoagako udaltegian. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

Maria Luisa Ruiz, Manuel Jose Niembro, Maria Victoria Garcia eta Cristina Benaventek antzeztutako obra hau, genero dramatikoa jorratuko du Zirkuituaren baitan. 

Antzerki lanak auto-istripu baten ondoren, autoan zihoazen lau lagunak gela arraro batean itxita dauden egoera jarriko du ikuslea. Nahiz eta haiek epaitegi batean daudela uste izan, auto istripua noiz aitortu zain. Nor da erruduna? Haien autoaren kontra talka egindako kamioiaren txoferrak ez zuen garaiz galgatu ?

Erruduna aurkitzea izango da lau pertsonaia hauek gelatik irteteko bide bakarra. Topaketa estu batean erantzunak bilatzen saiatuko dira. Talka egin aurretiko orduetan gertatukoa  azalduko da. Harremana pertsonalen sarea gehiegi tenkatuko da, apurtu arte. Batzuek besteei leporatuko diete gertatutakoa, aitorpenak egingo dituzte, erruak esleituko dira,...

Agerian dagoenari beti garrantzia ematen izandako bizitza oso bat behera etorriko da, desleiatasunak, lapurretak eta kontsumismo hutsala  tartean. Horrek guztiak talka eginda, pertsonen barrunbeetatik, sumendiaren laba balitz bezala, pasioen mundu estalia agertuko da. Azkenean non dauden ohartu arte.

Balantzea

Duela hamarkada bat programa martxan jarri zenetik, zabalduz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Denborarekin, egitaraua ia hiriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten Arte Eszeniko eskaintza bakarra da. 

Bilboko Zirkuitua, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Bilboko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukera eskaintzeaz gain, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizatzen ere laguntzen du. 

Bilboko Udaleko Kultura Sailak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita konpentsazio ekonomiko bat ere. Programazioak formatu txikiko lanak aurreikusten ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak urtarrileko, otsaileko, martxoko eta apirileko ostegunetan eta ostiraletan programatu dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea da.

Egitaraua

Martxoak 17: Auto (Nirdursan Teatroa) Otxarkoagako udaltegian.

Apirilak 7: Medea (Bea Insa) San Frantziskoko udaltegian.

Apirilak 14: Materia gris (Totum) Begoñako udaltegian.

Apirilak 21: Cervantes no rima con diamante ¿o si? (Kepa Gallego eta Maria Urcelay) Otxarkoagako udaltegian.

Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. 

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus helbideetan.