'Atera ezazu barruan daramazun magia' lehiaketaren III. edizioan irabazleak beste sari batzuez gain, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen dituen Magia Topaketen 2017ko edizioan parte hartu ahal izango du. Magiak, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak hartuko ditu maiatzean, topalekuak prestidigitazioaren munduan lehen pausuak eman nahi dituelarik.
Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetako Merkatarien Elkarteekin elkarlanean antolatu duen programak, profesionalei zuzendutako mintegia eta amateur mailako magia lehiaketaren hirugarren edizioa biltzen ditu, kalean eskainiko diren emanaldiak eta Otxarkoagako Udaltegian eskainiko diren beste batzuk ahaztu barik.
Magia mintegia Imanol Ituiñok eskainiko du eta arte eszenikoekin erlazionatutako pertsonei dago zuzenduta. Azken finean, ilusionismoa, antzezle askok euren prestakuntzaren parte gisa erabili dezaketen tresna baita, ondoren antzerkian eskaini ahal izateko. Mintegiak 9 orduko iraupena izango du, eta maiatzaren 9an, 16an eta 23an eskainiko da, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara Harrobia Eskenan, Bilbo-Otxarkoagako Eszena Ekoizpeneko Berrikuntza Zentroan. 12 euroko prezioa izango du jende
Taylor magoa
Otxarkoagako Udaltegian eskainiko duen magiaren hastapen ikastaroa, magiaren artea hobeto ezagutzeko interesa duten 16 urtetik gorako guztiei dago zuzenduta. 16 orduko iraupena izango du, maiatzeko astelehen eta asteazkenetan eskainiko da, arratsaldeko 19:30etik 21:30era, eta bertan, Mago Taylorrek, ilusionismoaren oinarrizko printzipioak eskainiko dizkie bertaratutakoei, partaideek kartekin, sokekin eta bestelako materialekin jolasak egiten ikas dezaten. Ikastaroak 25 euroko prezioa izango du.Bizkaiko Mago Ilusionisten Elkarteko presidentea den mago beterano honek ibilbide luzea du eszenako magian, hurbileko magian, umorezko magian eta, horrez gain, aditua da talde txikietan egindako magian.