Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailaren arduradunak bihar Eskola Agenda 21eko ikasleekin batuko dira, 2016-2017 ikasturtean garatu beharreko ingurumenaren arloko proposamenak aztertzeko eta dagoeneko abian jarritako neurrien balantzea egiteko.
Bilboko Eskola Agenda 21eko eskolarteko foroaren barruan izango da bilera. Bihar, maiatzak 5, Otxarkoaga-Txurdinagako Auzo Etxean, 09:15etik aurrera izango da topaketa. Programan parte hartzen ari diren 50 ikastetxeetako bina ikasle eta irakasle bana joango dira eskolarteko forora. Guztira, 100 ikaslek eta 50 irakaslek parte hartuko dute jardunaldian. Goiz guztia iraungo du topaketak.
09:30etik aurrera Alfonso Gil Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailaren arduradunak eskoletako ikasleek iazko ikasturtean landutako gaiez, hau da, Biodibertsitateaz eta Geodibertsitateaz, egindako eskaerei eta proposamenei erantzungo die.
Eskoletako ikasleek biodibertsitatea hobetzeko proposatuta, Udalak burututako ekintzen berrikusketa egingo du. Ekintza horien artean daude honako hauek: hiriko parke batzuetan zuhaitzak zein espezietakoak diren jakiteko plakak jartzea, Europa parkean intsektuentzat jarritako "hotelari" buruzko informazioa, Bilbon hiriko ortuak apurka-apurka zabaltzea, Europa parkeko urmaelaren naturalizazioa eta hegaztientzako habiak eta janlekuak jartzea.