Lehiaketak bi astetan zehar auzoaren leku eta denda desberdinekin gehienezko lau minutuko film labur bat egitea du xede. Gaia librea izango da eta gutxienez auzoko denda bat eta leku ezagun bat agertu behar dira; gainera, kanpoko irudi guztiak Otxarkoagan filmatu behar izango dira.
Izen emateak www.otxarkoaga.es webgunean egin ahal izango dira urriaren 1etik 10era edo aurrez aurre, Ganguren lokaletan urriaren 10ean (Zizeruene kalea30 -1.solairuan). Bestalde, lanak urriaren 21ean proiektatuko dira 20:00etan Otxarkoagako auzo etxean eta ondoren sari-banaketa izango da.
• Lehen Saria: 400 €. (Otxarkoagako merkatua)
• Bigarren Saria: 150 €.
• Accesit 'Otxarkoagako Merkataritza Elkartea' Otxarkoagako egile ez saritua: 100 €.
• Accesit 'Aixe-Berri Konpartsa' euskaraz eta ez saritua dagoen lan onena: 100 €
Sari banaketa hasi baino lehen, lunch bat egongo da Mahatserri Kultur Elkarteak antolatuta.
Film laburren irabazleen hautaketarako, antolakuntzak hiru pertsonak osatzen duten epaimahai bat aukeratuko du: ikus-entzutezko profesional bat, Bilboko Udaleko ordezkari bat eta elkartearen ordezkari bat.