Hain zuzen ere, 17:00etatik 19:30era bitartean, Bilbaofit 2016 ekimenaren barruan zumba maratoi solidarioa prestatu dute. Ekintza hori Kirol Aunitz irabazi-asmorik gabeko elkarteak antolatu du, Clara Campoamor elkartearekin lankidetzan eta Udalaren laguntzarekin, Bilbao Kirolaken bidez.
Esperientzia eta izen handiko profesionalek gidatuko dute saioa, parte-hartzaileen artean opariak zozketatuko dira eta gainera, sariak emango zaizkie ikasle gehien bertaratzea lortzen duten zentro eta irakasleei.
'Bat bera ere ez- Ni una mas'
Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, munduko 3 emakumetatik 1ek indarkeria matxista jasan duela edo jasango duela gogoratzeko, betiere NBEren datuen arabera.
Horrela, bada, zubako maratoi solidarioak bat egingo du aldarrikapen horrekin eta horretarako, genero-berdintasunaren aldeko ekimena egingo du, kirola eta jarduera fisikoa nahasten dituena.
'Bat bera ere ez-Ni una mas' leloarekin eta Clara Campoamor Elkartearerkin lankidetzan –emakumearen eskubideak defendatzen 30 urteko ibilbidea du- ekimen honetan parte hartzen duten guztiei ekimenaren leloarekin egindako eskumuturreko solidarioa emango zaie. Eskumuturrekoekin bildutako dirua kausa horretarako izango da.
Informazio gehiago eta izena ematea
Ekimenean izena eman eta sarrerak eskuratzeko 10 euro ordaindu behar dira (barruan dago Clara Campoamor elkarteko eskumuturreko solidarioa). Txurdinagako kiroldegian eskuratu daitezke zapatuko 16:00etan hasita edo bestela, aurrez, www.kirolaunitz.org, www.facebook.com/kirolaunitz orrietan eta 667 73 08 17 telefonora deituta.
Maratoia ikustera joateko ez dago ordaindu beharrik. Leku guztiak bete arte (300 pertsona).