Gazte interesdunek Etxebiden egon behar dute inskribatuta etxebizitza eskatuz eta Bilbon egon behar dute erroldatuta, gutxienez azken hiruotan. Bizikidetzako unitatea bat eta hiru kideen artean egongo da eta 15.000 eurotik gorako diru sarrera haztatuak eduki behar dira urtean.
Programaren indarraldia eta etxebizitzen eskaintza udal parke publikoaren beharrizan orokorren araberakoak izango dira, 45 etxebizitza hasten. Programa honek daukan berrikuntzetako bat da modu telematikoan baino ezin dela sartu. Aplikazioa prest egongo da Udal Etxebizitzak erakundearen web orrian www.bilbao.net/servlet/Satellite/vvmm/eu/hasiera.
Interneten bidez soilik
Hori dela-eta, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak aplikazio informatiko espezifiko bat garatu du programarako. Horrela, bada, interesdunek pasahitza eta erabiltzaile esklusibo, pertsonal eta besterenezinak jasoko dituzte interesatzen zaien pisua aukeratzeko, ikusteko eta nahi badute alokatze-kontratua sinatzeko. Emandako pasahitzak erabiltzen badira programan sartzeko, erantzukizunezko adierazpentzat hartuko da.
Aplikazio informatikoaren bidez etxebizitzak ikus daitezke (planoarekin eta oinarrizko ezaugarriekin, gutxi gorabeherako argazkiekin) eta hitzordua jar daiteke aukeratutako lekua bisitatzeko. Bisita bakarra izango da eta interesdunek hiru egun izango dituzte alokatze-kontratua sinatzeko. Uko egiten badiote, beste etxebizitza bat aukera dezakete eta prozesua berriro hasi, beste hitzordu bat eskatu ondoren. Uko egiteak ez du esan nahi Etxebide programatik kanpo geratzea.
Gazteentzako Emantzipazio Programak ez du esleipenerako denbora lehentasunik ezartzen, Otxarkoagan bertan bizi diren eskatzaileen kasuan izan ezik; horiek lehentasuna edukiko dute. Gogoratu behar dugu "Otxarkoagako biztanleak sustraitzeko programak", gazteentzako proiektu honen jatorriak, lehentasun bera ezartzen duela, auzoan sustraitzea eta geratzea baita helburu nagusia.
Jatorrizko programa horren barruan, aurten urtarrilan berrogeita hamar etxebizitza esleitu ziren alokairu babestuan, erosteko eskubidearekin. Batez besteko errenta hilean 277 eurokoa da eta salmentarako batez besteko prezioa, berriz, 55.000 eurokoa. Zozketa publikora laurehun eskari inguru aurkeztu ziren. Otxarkoagako biztanleak sustraitzeko programak 35 urtetik beherako gazteentzako etxebizitzen programan jarraitzen du eta laster beste ekimen batzuk jarriko dira abian, etxebizitza eta Otxarkoagako ekimen eta jarduera ekonomikoaren sustapena lotuko dituena. Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak 1.253 etxe eta 334 lokal dauzka auzoan, hau da, Otxarkoagako higiezinen parkearen herena.
Bilboko Udal Etxebizitzak
Bilboko Udal Etxebizitzak TEA Bilboko Udalaren Etxebizitza Sailaren menpeko erakundea da, etxebizitza babestua bultzatzen, esleitzen eta gestionatzen duena bilbotarrek etxebizitza duinaren sarrera edukitzeko beharrizanari erantzuteko, batez ere, errentamenduaren bidez eta, bereziki, duten egoera ekonomikoa zein soziala dela eta, merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunik handienak dituzten kolektiboei begira.
Udal Etxebizitzak erakunde eragilea da Bilbo eraberritzeko jardueran. Iraunkortasun irizpideen arabera dihardu, auzoen arteko oreka eta herritarren bizimoduaren kalitatearen hobekuntza bultzatzen duena.