Joan den asteazkenean lapurreta jasan zuen merkatariari, bere saltokiaren aurrean, babesa adierazi diote auzoko merkatari eta auzotar ugarik. "Eraso zehatz bat" izan den arren, ostiral iluntzeko elkarretaratzean irakurri zuten komunikatuan azpimarratu dute "horrelako ekintzek auzoaren alde elkarteek eta auzotarrek egiten dute lana iluntzen dutela".
Lanean, "egunero pertsiana altxatzen", jarraitzeko prest agertu dira otxarkoagarrak, eta batik bat "urteetan jasaten duten estigmaren aurka borrokan" jarraitzeko prest.
Elkarretaratzean zenbait talde politikotako ordezkariek eta Bilboko beste auzo batzutako merkatarien elkarteetako kideek ere parte hartu dute.