Guztira, 56 lursail berri dira jorratuko direnak Otxarkoagako trebakuntza-zentroaren atzealdean. Udalarentzat lehentasunezkoak diren kolektiboei adjudikatuko zaizkie 40 metro karratuko 56 lursailak.
Baratze bat eskuratzeko xehetasun guztiak hemen. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 6an itxiko da.
Ekimen honi esker, auzotarrek "espazio publiko bat izango dute lurra modu ekologikoagoan lantzeko euren kontsumorako" eta Udalak "ingurumenaren arloko kanpainak bideratzeko".