Arratoiak hiltzeko kanpaina Otxarkoagara eta Txurdinagara helduko da

uriola.eus 2017ko api. 12a, 07:00

Apirilean eta maiatzean arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina martxan dago Bilboko barruti guztietan. 3. Barrutian, arratoiak hiltzeko lanak apirilaren 18an, 12an, 20an eta 21ean egingo dira Otxarkoaga, Txurdinaga eta Avril mendian.

Aholku praktikoak

Osasun eta Kontsumo Sailak honako aholkuak ematen dizkie herritarrei arratoiak ez ugaritzeko:

• Ez bota zaborrik kale, parke, orube eta beste zonaldeetara (patioak, lorategiak…). Bota elikagaiak zakarrontzietara eta edukiontzietara.

• Ez eman janaririk jaberik ez duten animaliei (katuak, usoak,…) arratoientzako elikagai bilaka daiteke-eta!

• Zaborra poltsa itxietan bota dagokion edukiontzira. Errespetatu ezarritako ordutegiak. Ez utzi zaborrik zakarrontzien kanpoaldean.

• Patio, lonja eta bestelako leku itxietan putzuak edo ur-pilaketarik egotea saihestu. Horrela, intsektuak (eulitxoak) agertzea ekiditen da eta arratoiak agertzea saihesten da (ur hori edaten baitute). EZ altxatu patioetako saretoak.

• Etxea edo eraikinaren kontserbazio-baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan eduki. Prebentzio neurririk onena karraskariei sartzen ez uztea da. 0,5 cm baino gutxiagoko sarbide-zuloak zementuz eta metal galbanizatuzko sareekin itxi.