Otxarmetraje film laburren lehiaketaren 5. edizioa

uriola.eus 2017ko urr. 9a, 12:35
2016ko irabazleak Pa...Ya Konpartsa

Auzoa ikus-entzunezko lan baten agertoki bezala ezagutaraztea helburu duen lehiaketa bere 5. edizioa martxan jarri du. 

Tular elkarteak, Bilboko Udalaren Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailarekin eta Gazteria eta Kirol Sailaren kolaborazioarekin batera, Otxarmetraje film laburren lehiaketaren 5. edizioa antolatu du.

Lehiaketa honen helburua Otxarkoagako auzoa ikus-entzunezko lan baten agertoki bezala ezagutaraztea da. Lehiaketa bi astez luzatuko da eta auzoaren leku eta denda desberdinak izango ditu agertoki. Gaia librea izango da baina, gutxienez, auzoko denda bat eta igar daitekeen leku bat agertu behar dira. Kanpoko irudi guztiak Otxarkoagan filmatu beharko dira eta lanen iraupena, gehienez, lau minutukoa izango da.

Izen-ematea emailez burutuko da Info@otxarkoaga.es helbidean urriaren 11ra arte edo aurrez aurre Ganguren lokaletan urriaren 10ean, Zizeruene kalea 30, 1. solairuan. Lanak azaroaren 3an proiektatuko dira, 20:00etan, Otxarkoagako auzo-etxean eta ondoren sari-emanaldia izango da.

  • Lehen Saria: 400 €.
  • Bigarren Saria: 150 €.
  • “Otxarkoagako Merkataritza Elkartea” ez saritutako Otxarkoagako egileari: 100 €.
  • “Aixe-Berri Konpartsa” saritua ez izandako euskarazko lan onenari: 100 €.

Sari banaketa hasi baino lehen, lunch bat egongo da Mahatserri Kultur Elkartearen esku. Film laburren lehiaketaren epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute: ikus-entzunezko profesional bat, Bilboko Udaleko ordezkari bat eta Tular elkartearen ordezkari bat.