Zeozer mugitzen da Otxarkoagan. Traola horrekin dabiltza Sare Sozialetan auzoan burutzen ari den egitasmo berriari zabalpena ematen. Izan ere, igande honetan, goizeko 10:00etatik aurrera, Kaiene zer den azaltzen eta ekintza desberdinak egiten ibiliko dira auzoan zehar.
Horrez gain, umeentzako jolasak eta tailerrak, 1,2,3 festaren eskutik umeentzako ikuskizunak eta kalejirak antolatu dituzte. Helduentzako, berriz, hitzaldiak, herri bazkaria eta Radio Revolucion taldearen kontzertua egongo da.
Hitzaldian, Artea Herriko Bentako eta Errekaleoreko kideak egongo dira. Beraiekin batera Katerina Sergidou greziar aktibista egongo da. Bukatzeko, gaueko 20:00etan, asanblada irekia egingo dute auzoan. Bileran parte hartzeko deialdia luzatu dute, ahalik eta iritzi edota ideia gehien izan dezaten. Otxarkoagatik mundura eta mundu osotik otxarkoagara.