Kaiene aterpea da, aktibismoaren ostatua, elkartasunaren espazioa. Ezagutza eta borroka anitzen topaketen bitartez alternatibak sortzeko asmoarekin jaio den lekua. Aterpe hau sortu dutenek mugimendu sozialetatik eta erakunde politiko eta herrikoi deberdinetik datoz, izatez, norbanakoen talde anitz bat da.
Nahiz eta bidea egiten hasi diren, parte hartu nahi duten pertsona ororentzako zabalik dagoen proiektua da, eta laguntza emateko prest dagoen guztiei ateak irekiko dizkietela adierazi dute. Proiektua aurrera eramateko ezinbestekotzat jo dute guztien ekarpenak jasotzea.
Lehenengo, espazio autogestionatu eta komunitarioa izango da, horregatik denak edukiko dituzte ateak zabalik. Auzoko bizilagun guztien eskura dagoen espazio irekia da. Pentsamendu kritikoa, harreman horizontalak eta aktibismo soziala sustatzen dituzten kultur jarduerak eta zerbitzuak eskaintzeko espazioa bilakatuko da.
Horrez gain, ateneoa ere bihurtuko da erakunde sozial desberdinen topaketerako, aktibismorako eta ideien zeharkako eztabaidarako. Eta, gainera, harrera etxea izatea nahi dute, guda, gatazka armatuak eta egun, munduan bizi diren miseriatik ihesian, Bilbon aurkitzen diren pertsona errefuxiatu eta etorkinentzako aholkularitza egongo da eta aterpea bertan aurkituko dute.
Auzoan bizilagunak zuzenean kudeatutako espazio komunitario bat izateko beharragatik dago sortua. Bestalde, atzoko batzar nagusian adostu zutenez, pertsona errefuxiatuak pairatzen ari diren drama ez duelako behar duen erantzun eta babesa jasotzen, bestelako elkartasuna posiblea dela erakutsi nahi du, gizarte zibiletik gai honen inguruan instituzioek erakusten duten inmoblilismoa gaindituz.
Modu horizontalean eta era autogestionatuan oinarrituta, Bilboko gizarte-mugimenduek bultzatutako balioak sustatuz egin nahi dute. Feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa, elikadura subiranotasuna edo laikotasuna izango dira Kaieneren ardatzak.
Mundutik Otxarkoagara, eta Otxarkoagatik mundura. Auzoan zeozer mugitzen ari zen, eta, horrela, Kaiene sortu da. Atzoko jai egunean jendez bete zen auzoa, eta asanbladako parte hartzea handia izan zela adierazi dute antolatzaileek. Orain proiektuarekin aurrera jarraitzeko ahal den laguntza guztia jaso nahi dute.