Ikus-entzunezkoei eta musikari buruzko ikastaroa Otxarkoagan

uriola.eus 2018ko ira. 14a, 12:31

Prestakuntza programaren barruan, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko oinarrizko ikastaroa sartzen da, bi monografikok osatua: reflex kamerari buruzkoa (urriaren 9, 11, 16, 18, 23, 25 eta 30ean eta azaroaren 6an 19:30etik 21:30era) eta bideo-sorkuntzari buruzkoa, azaroko astelehen eta asteazken guztietan, 5etik aurrera, 19:30etik 21:30era.

Ohikoa denez, plazak emateko orduan, lehentasuna izango dute bi monografikoak egiteko interesa duten pertsonek. Programa osatzen duten bi monografikoak egiteko 45 euroko prezioa ordaindu beharko da. Bideo-sorkuntza ikastaroa soilik egin nahi izanez gero, prezioa 18 eurokoa izango da, eta Reflex kamerari buruzkoak 35 euro balioko ditu.

Ikus-entzuneko prestakuntza horrez gain, txalaparta ikastaro intentsiboaren beste edizio bat ere antolatu da, arratsaldeko 19:30etik 21:30era, urriko astelehenetan eta asteazkenetan. Pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu. Horrez gain, urriaren erdialdetik aurrera, gitarra elektriko hastapen eta hobekuntza ikastaroak emango dira. Asteazken guztietan izango dira, urriaren 17tik martxoaren 27ra, bi ordutegirekin: 18:00etatik 20:00etara gitarra elektriko hastapenekoak eta 20:00etatik 22:00etara hobekuntzakoak.

Bateria hastapen eta hobekuntza ikastaroak astelehen guztietan izango dira, urriaren 15etik maiatzaren 20ra (19:00etatik 20:30era hastapenekoak eta 20:30etik 22:00etara hobekuntzakoak). Aurten berriro ere, Musika Informatikari eta Home – Studiori buruzko tailerra sartu da. Tailer hori urriaren 16tik martxoaren 26ra eskainiko da (19:30etik – 21:30era). Musika ikastaro horiek 90 euro balioko dute.

Ikastaroetarako izena ematen dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, urriaren 3an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. Barrutian-Otxarkoaga/Txurdinaga erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurrean.