Otxarkoaga auzoak Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du gaurtik aurrera

uriola.eus 2018ko abe. 10a, 11:30

Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako abesbatzak eta antzerki taldeak izango dira. Bilboko Udalaren ekimena Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearekin batera antolatzen da.

Urtero zaleek osatutako antzerki taldeen lana erakusten duen XVII. Antzerki Astea Otxarkoagako Udaltegian izango da, eta bertan emanaldiak eskainiko dira abenduaren 11, 13, 15, 17, 19 eta 21ean. Horrela, sei antzezlan programatu dira, komediak batez ere. Lehenengo emanaldia Masustegiko Carcomas antzerki taldearen “Todo para el alma” izango da.

Antzerki Astea osatzeko lan hauek eskainiko dira: Gernikako Gure Arbola Zaharra taldearen “Encontramos la solución”,Boluetako antzerki taldearen “La malahostiada”, Vitoria–Gasteiz Cuatro Torres taldearen “Anda mi madre, eta abenduaren 21ean programazioari amaiera emango dion Otxarkoaga–Txurdinagako Beti Gazte antzerki taldearen “A las seis en la esquina del boulevard”.

Horrez gain, urtero bezala, konpainia profesional baten ikuskizuna be jasoko da. Maite Guevara pailazoak eskainiko duen pertsona bakarreko “Soltarlo al aire” clown ikuskizuna izango da, abenduaren 15ean ikusi ahal izango dena. Ikus-entzuleei umore, goxotasun eta pasio uneak eskainiko dizkie.

 

AGENDA

ABESBATZA ETA ANTZERKI HAMABOSTALDIA 
19:00 Otxarkoagako Udaltegia.

ABENDUAK 10 
Abesbatzen kontzertua
Etxebarri Behekoa Elkarteko Abesbatza (Zuzendaria: Carlos Pérez Bueno)
Izar Gaztea – Durango (Zuzendaria: Jon Ugarriza)
Otxarkoaga Abesbatza Elkartea (Zuzendaria: Carlos Pérez Bueno)

ABENDUAK 11 
Antzerkia. “Todo para el alma”. “CARCOMAS” ANTZERKI TALDEA (Masustegi)

ABENDUAK 12 
Abesbatzen kontzertua
"Mendipe" - Trapaga (Zuzendaria: Víctor Diego)
Errekaldeko Txapeldunak (Zuzendaria: Itziar López)
“Mikel Deuna” – Zorrotza (Zuzendaria: Victor Diego)

ABENDUAK 13 
Antzerkia. “Encontramos la solución”. “GURE ARBOLA ZAHARRA” ANTZERKI TALDEA (Gernika)

ABENDUAK 14 
Abesbatzen kontzertua
Eguzki Lore - Lekeitio (Zuzendaria: Kepa Goitia)
DEISA Abesbatza (Zuzendaria: Gregorio del Amo)
Itugarpe Abesbatza – Abusu (Zuzendaria: Yolanda Quincoces)

ABENDUAK 15 18:30ean
Antzerkia. “Soltarlo al aire”. Maite Guevara

ABENDUAK 17 
Antzerkia. “La malahostiada”. BOLUETAKO ANTZERKI TALDEA

ABENDUAK 18 
Abesbatzen kontzertua
"Errekalde" Leioako Adinekoen Etxea (Zuzendaria: Zuriñe Aberasturi)
San Adriango "Gure Kabi" abesbatza (Zuzendaria: Lucio Bilbao)
Boluetako Elkarteko Abesbatza (Zuzendaria: Esther Ovejero)

ABENDUAK 19 
Antzerkia. “Anda mi madre”. LAS CUATRO TORRES (Vitoria-Gasteiz)

ABENDUAK 20 
Abesbatzen kontzertua
Abandoko Elkarteko Abesbatza ( (Zuzendaria: Yolanda Gómez)
San Gabrieleko Elkarteko Abesbatza ( (Zuzendaria: Victor Diego)
Beti Gazte - Otxarkoaga-Txurdinaga (Zuzendaria: Victor Diego)

ABENDUAK 21 
Antzerkia. “A las seis en la esquina del Boulevard”. BETI GAZTE ANTZERKI TALDEA
(Otxarkoaga – Txurdinaga)