Bilboko Udaltzaingoak 28 urteko gizon bat atxilotu du eguerdian Otxarkoagan, bikotekide ohia kolpatzen ari zen bitartean. Emakumea, 26 urtekoa, Otxarkoagako Komisariara hurbildu zen astelehenean, bikotekide ohiaren jazarpena pairatzen ari zela jakinarazteko. Ondorioz, biktima etengabeko harremanetan egon da auzoko udaltzainekin. Gizona erasotzera joan zaion unean, erreferentziazko poliziari deitu dio eta, horri esker, erasoa gelditu eta erasotzailea atxilotua izan da; Miribillako polizia-instalazioetara eraman dute gizona, eta emakumea ospitalean artatu dute.