Heldu dira Otxarkoagako jaiak

uriola.eus 2019ko eka. 7a, 09:31

Gaur bertan abiatuko dira auzoko jaiak Xatiro eta rap abeslariekin. Astean zehar Ze Esatek!, Bad Sound edo Habana 537 taldeek ere pasatuko dira auzoko eszenatokitik. Horrez gain, Punk taldeak, Flamenko kontzertuak eta Mariatxien ikuskizunak egongo dira.

Otxarkoagako jaiak gaur, ekainak 7, abiatuko dira. Aurten, egun bat lehenago hastea erabaki dute. Beraz, 10 eguneko jaiak izango dira. Egun guzti hauetarako, ekintzez betetako egitarau oparoa prestatu dute. Otxarkoaga futbol taldeak, bere 50. urteurrena dela eta, izango da jaien pregoia irakurri eta hasiera emango dutenek.

Egun guztietan jaiez ozatzeko aukerak egongo dira. Jaigunearen bihotza Ugarte plaza izango da. Bertan kokatuko da eszenatokia, txosnak eta karpa handi bat. Eguraldia laguntzen ez duenean jaiekin aurrera jarraitzeko. Bertan, Xatiro eta rap abeslariak egongo dira gaur auzoa girotzen. Horrez gain, Erromeriak, Ze Esatek!, Bad  Sound System eta Habana 537 taldeek ere auzoan joko dute.

Auzoko markatariek ere haiinbat ekintza antolatu dituzte. Karaokeak, Mariatxiak, Flmenko ikuskizunak eta lehiaketak egon dira egun guztietan. Lehiaketen artean, gastronomikoak ere egongo dira. Azken urteetan, indaben lehiaketa fama hartu du eta partaide asko izaten ditu. Kirol lehiaketetan, ordea, futbola, saskibaloia eta dardoak dira nagusi.