Auzoviet eguna ospatuko dute larunbatean Otxarkoagan

uriola.eus 2019ko aza. 22a, 11:30

Mahatserri Kultur Elkarteak eta Pa...Ya Konpartsak antolatuta, Auzoviet jarduera ospatuko dute urtero bezala, larunbatean Otxarkoagan.

Egun osoko egitaraua antolatu dute bihar Mahatserri Kultur Elkarteak eta Pa...Ya konpartsak. Goizean herri mugimenduko eragile ezberdinetako kideek "Borrokek eraldatzen" hitzaldia emango dute goizeko 11:00etan auzo etxean. Ostean 12:30ean Iratzar Fundazioko Joseba Permachen eskutik "Borroka sozialetik euskal errepublika eraikitzen" hitzaldiaren txanda izango da. 

Marx eta Lenin monolitoaren aurrean 14:00etan ekitaldia egin eta gero, 15:00etan, Sukabin herri bazkaria egingo dute eguneko egitarauari amaiera emanez.