Jaialdi honen xede nagusia da disziplina ezberdinetako euskarazko haur eta familia antzerkia zabaltzea, bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Hori dela eta, jaialdi honek Euskal Herri osoko euskarazko proposamenak biltzen ditu. Hizkuntza eszeniko ezberdinen bitartez, gaurkotasuneko gaiak eskainiko dira munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko.
Guztira 4 antzezlanek osatzen dute programazioa: Kotondarrak, Anita Maravillas eta Portal 71 bizkaitarrek sortutakoa, Lapurdiko Itzuli Konpainiak eta 13r3p-ren Behin bazen internet, Yarleku Teatroa nafartarren Etxerik txikiena eta Kaskarot , ATX Teatroak konpainiabilbotarrak sortua.
Ikuskizun guztietarako sarrera dohain izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da ATX Teatroak-en web orri ofizialean (https://atxteatroa.eus/erdu/) apirilaren 1etik aurrera.
Lehenengo antzezlana Kotondarrak izango da eta ikusgarri izango da apirilaren 23an 18:00etan. Etxerik Txikiena 24an 12:30ean izango da eta egun berean Kaskarot, arratsaldeko 18:00etan. Jaialdia Behin bazen internet ikuskizunarekin amaituko da, 25ean 12:30ean.
Ekitaldia ATX Teatroak, Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren finantzazioarekin eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin antolatuko eta datorren apirilaren 23an emango zaio hasiera.